Xedeak eta adierazleak


Xedea 1.1

2030. urterako, muturreko pobrezia errotik kentzea mundu osoan (gaur egun ulertzen da muturreko pobrezian daudela egunean Ameriketako Estatu Batuetako 1,25 dolar baino gutxiagorekin bizi direnak)

Xedea 1.2

2030. urterako, gutxienez erdira jaistea pobrezian, bere dimentsio guztietan (definizio nazionalen arabera), bizi diren gizon, emakume eta adin guztietako haurren proportzioa

Xedea 1.3

Nazio‐mailan guztiontzako babes sozialeko sistema eta neurri egokiak ezartzea, gutxieneko mailak barne, eta, 2030. urterako, pertsona pobre eta kalteberen babes zabala lortzea

Xedea 1.4

2030. urterako, gizon eta emakume guztiek, bereziki pobre eta kalteberek, baliabide ekonomikoetarako eskubide berberak dituztela bermatzea, bai eta hauek irispidean izango dituztela ere: oinarrizko zerbitzuak, lurraren eta beste ondasun batzuen jabetza eta kontrola, herentzia, natura-baliabideak, teknologia berri egokiak eta finantza-zerbitzuak, mikrofinantzaketa barne

Xedea 1.5

2030. urterako, pobreen eta ahultasun‐egoeretan dauden pertsonen erresilientzia sustatzea, eta haien esposizioa eta ahultasuna murriztea muturreko fenomeno hauekiko: klimarekin eta beste asaldura eta hondamen ekonomiko, sozial eta ingurumeneko batzuekin zerikusia dutenekiko

Xedea 1.a

Zenbait iturritatik datozen baliabideen mobilizazio esanguratsua bermatzea, baita garapenerako lankidetza hobetuz ere, aurreikusteko moduko nahikoa baliabide emateko garapen‐bidean dauden herrialdeei, aurrerapen txikienekoei bereziki, pobreziari dimentsio guztietan amaiera emateko programa eta politikak ezartzeko

Xedea 1.b

Araudi-esparru sendoak sortzea nazio, eskualde‐ eta nazioarte-mailan, oinarritzat hartuta pobreen alde egiten duten eta genero kontuak aintzat hartzen dituzten garapen estrategiak, inbertsioa azeleratzeko pobrezia errotik kentzeko neurrietan

Adierazlea 1.b.1

Pobreen aldeko gastu sozial publikoa
  • adierazlearen egoera Ez dago daturik eskuragarri
Jarraipena
Ez dago daturik eskuragarri

Gora itzuli